Kontaktua Contacto

Laguntza honi osatzen, eskuragai daude hurrengo Bideo-tutorialak.

Gela birtualak kudeatzeko irakasleek http://kudeaketacvb.ehu.es web gunera jo behar dute, bertara sartzeko irakasleari dagokion LDAP erabiltzaile izena eta LDAP pasahitza sartu beharko ditu.

Behin barruan, pantaila, jarraian azaltzen den lau ataletan zatiturik agertzen da:

- Uneko ikasgelak

- Eskaera onartzeke

- Eskaera berriak

- Partaideak

 

UNEKO IKASGELAK atala

Atal honetan aktibo dauden irakasgaien informazioa agertuko da, aipatu behar dugu UNEKO IKASGELAK atalean agertzen den informazioa ESKAERA ONARTZEKE ataletik datorrela, eta gauero automatikoki betetzen den prozesu honetan irakasleak ez duela parte hartu behar.

Atal honen barruan, irakasgai bakoitzaren titulazioa/irakasgaia, taldea, plataforma (moodle edo ekasi) eta irakasgaiekin burutu daitezkeen ekintzak agertuko dira.

Irakasgai bati aplikatu ahal zaizkion ekintzak bi dira, honako hauek:

  1. Ikasleak Kargatu botoian sakatuz ikasleen zerrenda gela birtualean kargatzen da. Ekintza hau behin bakarrik burutzen da, eta ikasleen matrikulazioan aldaketak gertatuz gero automatikoki berrituko da gela birtualeko ikasleen zerrenda.
  2. Ikasgelatik Irten Botoia sakatzen irakaslea gela birtualetik irtetzen da. Beste irakaslerik ez badaude gela birtuala desagertuko da.
  3. Bateratu  Gela birtual batean ikasleen zerrenda desberdinak kargatzen ditu. Botoia sakatzen ikasleen taldeak agertuko dira (irakasleenak eta beste gela birtualean ez daudenak). Bateratzeko ikasgaiek hizkuntza bera izan behar dute. 1. adibidea, 2. adibidea
  4. Banatu Kontrako ekintza lortzen da: gela birtualetik ikasleen zerrenda kentzea.
  5. Partaideak Gela birtual bateko irakasle partaidea ez den edozein irakasle ahalbidetzen du GAURren errregistraturik ez dagoen irakasle edota ikasle bat aula birtual horretan sartzea. Beti ere gehitu nahi diren erabiltzaileak LDAP erabiltzailea baldin badute.

    Erabiltzaile bati nola Gehitu eta Kanporatu

UNEKO IKASGELAK /AULAS ACTIVAS
Titulazioa / Titulación
Gaia/Asignatura
T/G Curso/ Kurtso Plataforma Ekintzak/Acciones
Licenciatura en Medicina
Medicina Preventiva y Salud Publica y Comunitaria
Ikasgelako irakasleak / Profesores en el aula
01 08/09
Carga de estudiantes no solicitada / Carga de estudiantes no solicitada
Licenciatura en Medicina
Bioestadistica y Epidemiologia Clinica
01 08/09
Partaideak/Participantes: 1
Licenciatura en Medicina
Bioestadistica (06097)
    (06097) T/G: 02
01 08/09
Partaideak/Participantes: 1
Licenciatura en Odontologia
Epidemiologia General
01 08/09
Carga de estudiantes no solicitada / Carga de estudiantes no solicitada
Licenciatura en Medicina
Medicina de Urgencias
Ikasgelako irakasleak / Profesores en el aula
01 08/09
Partaideak/Participantes: 1
T/G: Taldea/Grupo

 

 

ESKAERA ONARTZEKE atala

Atal honetan bete gabeko eskariak agertuko dira. Hau da, alta ematea eskatu diren irakasgaiak eta oraindik aktibatu gabe aurkitzen direnak, alta ematea eskatu diren irakasgaiak, matrikulazio operazioa eskatu diren irakasgaiak, eta baja emateko eskatu diren irakasgaiak.

Atal honen barruan hau agertuko da: irakasgaien titulazioa/irakasgaia, taldea, eta erabiltzen ari den plataforma (moodle edo ekasi).

Irakasgai horien eragiketa bat ezeztatu nahi izanez gero, irakasgaia aukeratu eta Ezeztatu/Cancelar botoia sakatu beharrra dago.

 

ESKAERA ONARTZEKE / SOLICITUDES PENDIENTES
Titulazioa / Titulación
Gaia/Asignatura
T/G Curso/ Kurtso Plataforma Eragiketa / Operación
Licenciatura en Medicina
Medicina Preventiva y Salud Publica y Comunitaria
Ikasgelako irakasleak / Profesores en el aula
01 08/09
Ikasgelara sartu/ Incluir en aula
Licenciatura en Medicina
Oncología
01 08/09
Ikasgelaren alta / Alta de aula
Licenciatura en Medicina
Epidemiologia General
02 08/09
Ikasleen Karga / Carga de estudiantes
Licenciatura en Medicina
Bioestadistica y Epidemiologia Clinica
Ikasgelako irakasleak / Profesores en el aula
01 08/09
Ikasgela bateratu / Fusionar aula
Licenciatura en Medicina
Medicina de Urgencias
Ikasgelako irakasleak / Profesores en el aula
01 08/09
Ikasgelatik Irten / Excluirse de aula
Licenciatura en Medicina
Bioestadistica (06097)
    (06097) T/G: 02
01 08/09
Ikasgelak banatu / Separar aulas
T/G: Taldea/Grupo

ESKAERA BERRIA atala

Atal honetan, oraindik plataforma (moodle edo ekasi) aukeratu gabe dauden irakaslearen irakaskuntzaren irakasgaiak agertzen dira.

Atal honen barruan irakasgai bakoitzeko titululazioa/irakasgaia, taldea eta erabilgarri duen plataforma agertuko dira.

Irakasgai jakin bat Campus Birtualean alta emateko, irakasgai hori zein plataformaren bitartez birtualizatu nahi den aukeratu beharra dago (bi aukera artean bat hautatuz Plataforma aukeratu eremuan) eta behin hau eginda Alta eman /Dar de alta botoia sakatu.

Gela birtual bat badago irakasgaiarekin lotuta (beste irakasle batek eskatu duelako) irakaslea sar dezakeela Sartu/Incluirse botoia sakatzen

 

 

ESKAERA BERRIA / NUEVA SOLICITUD
Titulazioa / Titulación
Gaia/Asignatura
T/G Plataforma aukeratu / Selecciona plataforma Ekintzak / Acciones
Licenciatura en Farmacia
Farmacología infantil (18012)
31
  
Licenciatura en Medicina
Epidemiología y globalización (33210)
33
  
Licenciatura en Odontología
Biotecnología dental (14520)
14
T/G: Taldea/Grupo

PARTE HARTZEN DUT atala

Gela batean gehitutako erabiltzailea, GAUR-en, gela horretarako irakasle edo ikasle gisa agertu ez arren, gela birtualean sartzen den erabiltzailea da. Gela birtual bat eKASI edo moodle bi plataformetako batean aktibo dagoen irakasgai-taldea da.

Gela birtualaren barne dagoen edozein irakaslek, irakasle partaidea ez bada, gehi dezake.

Hiru partaide mota daude: eKASI eta moodle plataformetan ikaslea eta irakaslea, eta moodle plataforman editatzeko baimenik gabeko irakaslea.

- Irakasle partaide batek bai eKASI eta bai Moodle plataforman, irakasle titular bati dagozkion eragiketa guztiak burutu ahal izango ditu. Hala ere, Gelen Kudeatzailean, ezingo du inolako eragiketarik egin, ezta gelatik kanpo gelditzea ere.
- Ikasle partaide batek ikasle baten eragiketa berdinak burutu ahal izango ditu bai moodle zein eKASI plataforman.
- Editatzeko baimenik gabeko irakasle partaide batek, moodle plataforman sartuko da bertan rol honek dituen baimenekin.

Erabiltzaile batek, gela batera gehitu ahal izateko, honako baldintzak bete behar ditu:

- LDAP erabiltzailea izatea
- Gela horretan irakaslea edo ikaslea ez izatea


Erabiltzaile partaide batek ezingo du, inolaz ere, bere burua gelatik kanpo atera, bakarrik egoera aldatu ahal izango du GAUR-en aipatutako gelari lotuta agertzen bada. Egoera aldaketa hori, hala badagokio, gaueko prozesuan egingo da. Hauek izango dira burutuko diren aldaketak:

- Irakasle partaide (edo editatzeko baimenik gabeko irakasle) izatetik irakasle izatera, baldin eta GAUR-en gelan irakasle gisa esleitu bada.
- Ikasle partaide izatetik ikasle izatera, baldin eta GAUR-en gelan ikasle gisa esleitu bada.


OHARRA: Partaidetza ez da kontutan hartuko irakaskuntza txostenean.


 

PARTE HARTZEN DUT... / PARTICIPO EN ...
Titulazioa / Titulación
Gaia/Asignatura
T/G Plataforma Egoera / Estado Baimenak / Permisos Noiztik / Desde Nork / Quien
Industria Ingeniaria
Informatikaren Oinarriak (16091)
Ikasgelako irakasleak / Docentes en el aula Docente 1, Docente 2, Docente 3, ...
31
pendiente de excluir irakaslea/docente 27/02/2009 Profesor
T/G: Taldea/Grupo
OHARRA: Partaidetza ez da kontutan hartuko irakaskuntza txostenean.
NOTA: Esta participación no se tendrá en cuenta en el informe de docencia.

 

Logotipo de eKASI Logotipo de Moodle


Campus Virtual Birtuala | Universidad del Pais Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea © 2009 CVB